Kukubiltxo Larrabetzuko antzerki taldeak Inorako bidaia lana antzeztuko du barikuan, abenduaren 23an, Mungian. Saioa iluntzeko 8etan izango da Olalde aretoan. Inorako bidaia Kukubiltxoren azken lana da, eta Santurtziko lagun talde batek 1950. urtean egin zuen bidaian dago oinarrituta. Santurtziarrak herriko jaietan egiten den itsasoko prozesioa aprobetxatu, eta ezkutuan Mexikorantz joan ziren. Antzezlana Aristides Vargasek zuzendu du.