Urtarrilaren 19an, eguenaz, Harkaitz Canok idatzitako Twist liburua edukiko dute hizpide Larrabetzun. Hitzordua iluntzeko 8etan izango da Anguleri kultur etxean. Bestetik, Asel Luzarragak Gezurra odoletan liburua aurkeztuko du otsailaren 16an. Hitzaldia Anguleri kultur etxean ere izango da iluntzeko 8etan. Ekimen biak Literaturaz berbetan ekimenaren barruan antolatu dituzte.