Agroekologia eta kontsumo jardunaldiak, Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2012ko ots. 15a, 12:19

Gurpide Larrabetzuko elkarteak Agroekologia eta kontsumoaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu hirugarren aldiz, Mugarik Gabeko Albaitariak, EHNE Bizkaia, Bionekazaritza, Larrabetzuko Udalaren laguntzarekin. Ekimenak otsailaren 20tik 26ra bitartean egingo dituzte. - Otsailaren 20tik 24era, Angulerin “Baserriko begiradak”, Iñaki Garabietaren argazki erakusketa. Mugarik Gabeko Albaitarien panel-erakusketa, agroindustriaren inguruan. - Otsailak 23, osteguna, 19:30tan, Angulerin “Kuba: Agroekologiaren bidetik elikadura burujabetzarantz” EHNE Bizkaiako kide batzuk azaroan ezagutu zuten Kubako nekazaritza eredu agroekologikoa, eta horren berri emango dute Jose Antonio Lekue eta Arantza Arrien baserritarrek. - Otsailak 26, igandea, goizeko 9:30etatik 14:30etara, Goikoelexaldeko txokoan (plazan elkartuko dira) “Neguko barazkiak ezagutzeko mintegia” Idoia Larrañaga sukaldari eta elikadura hezitzailearen eskutik, sasoiko barazkiek osasunarentzat dituzten onurak ezagutuko dituzte, eta baita haiek prestatzeko era ezberdinak ere. Lehenengo ortura ostera bat egingo da, bertatik bertara ezagutzeko sasoiko barazkiak, eta Goikoelexaldeko txokoko sukaldean era ezberdinetan prestatuko dituzte.