Larrabetzuko organoa, eraberritua

Aikor aldizkaria 2012ko ots. 15a, 12:47

Domekan, otsailaren 19an, organoaren soinua entzungai izango dugu berriro Larrabetzuko elizan. Azaldutakoaren arabera, organoa abenduaren hasieratik urtarrilaren amaierara arte egon da desmuntatuta, teklatua konpontzera eraman behar izan delako. Ekitaldi berezia antolatu dute domekarako, eta organo-jotzaileak Chacon, Gurudi eta Bachen konposizioak joko ditu han. Hitzordua goizeko 12etan izango da. Bestetik aipatu behar da organoa Esteban Gangoiti Ugaldek eta bere emazteak, Mercedes Agirre Basagoitik, elizari eman ziotela 1.929. urteko otsailean.