Garmitxa Larrabetzuko elkartea erabateko elikagai-intolerantzia duten umeei laguntzeko sortu zen. Hori hesteetako gaixotasun arraroa da eta gaixoak oinarrizko formula baten bidez elikatu behar dira, euren gorputzak ez duelako inolako elikagairik onartzen. Elkarteak ikerketarako dirua lortzea du helburu eta horretarako, hainbat ekimen jarri dute abian: besteak beste, plastikozko tapoiak bildu, eta elkartearen materiala saldu (kamisetak, pegatinak, eskumuturreko solidarioak...). Martxoaren beste ekimen berri bati ekingo diote. Hala, Bizkaian zehar ibilbidea egingo dute, elkarteak ordezkatzen duen gaixotasuna herritarrei hurbiltzeko. Ibilbide solidarioa martxoaren 4an hasiko da Gernika-Lumon eta ekainaren 10ean amaituko da Larrabetzun. Herrietan stand bat ipiniko da eta han gaixotasunaren berri emango dute. Horrezaz gainera, elkartearen materiala jarriko dute salgai eta plastikozko tapoiak bilduko dituzte.
Garmitxaren aldeko I. ibilbidea
Martxoak 4: Gernika-Lumo
Martxoak 11: Mungia
Martxoak 18: Erandio
Martxoak 25: Barakaldo
Apirilak 1: Bilbo
Apirilak 15: Ugao-Miraballes
Apirilak 22: Zeanuri
Apirilak 29: Durango
Maiatzak 13: Zornotza
Maiatzak 20: Basauri
Maiatzak 27: Igorre
Ekainak 8, 9 eta 10: Larrabetzu