Larrabetzufest

Aikor aldizkaria 2012ko mai. 3a, 11:07

Ekainaren 9an Larrabetzufest jaialdia egingo da. Ekimena Patxi kooperatiba-sozietateak babestu du, eta Larrabetzuko Udalaren eta tabernarien laguntza jaso du. Gaueko 9etan poteoa egongo da Karramarro taldearekin, eta 23:30etik aurrera, Belako eta Itziarren semeak taldeen kontzertuak izango dira plazan. Kaina 1,50 eurotan jarriko da salgai. Bestetik, aipatu beharra dago autobusa aterako dela Mungiatik, Txorierritik, Sopelatik, Urdulizetik eta Algortatik. Hura erabiltzen dutenek hiru euro ordaindu beharko dute. Izena ematea patxi.coop webgunean edo facebooken egin daiteke.