Gazte Eguna, Hori Baien

Aikor aldizkaria 2012ko uzt. 20a, 14:26

Hori Bai Larrabetzuko gaztetxearen neska-mutilek Gazte Eguna antolatu dute uztailaren 28rako. Goizeko 12,30ean triki-poteoa egingo dute; eta bazkaria, eguerdiko 2,30ean. Izena ematea uztailaren 26a baino lehen egin behar da eta horretarako, e-maila idatzi behar da horibaigaztetxea@gmail.com helbide elektronikora. Bazkaldu ostean, bertso-trama egongo da. Arratsaldeko 7etan olinpiadak izango dira eta; eta kalejira eta ekitaldia, gaueko 9,30ean. Kontzertuak 23:30ean hasiko dira. Talde hauek joko dute: Willis Drummond, Berri Txarrak eta Skatu. Festak Makala, Dj Budin, Scul on eta Dj Kaikuren eskutik jarraituko du.