Larrabetzuko Udalak etxeetan eta eskolan konposta egiteko kanpaina jarriko du abian irailean. Ekimena Bizkaiko Foru Aldunditik jasotako diru-laguntzari esker sustatuko du. Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak 2008an bultzatu zuen kanpainaren ostean dator Larrabetzuko hau, eta beste berrogei bat familia konpostajearen aldera sentiberago bihurtzea du helburu. Interesa dutenek abuztuan eta irailean eman dezakete izena udaletxean. Bestetik, irailaren 25ean, arratsaldeko 7etan, hitzaldi-tailer bat antolatuko da, eta espero da bertan konpost-ontzi berriak banatzea.