Barazki Tailerra, Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2012ko ira. 25a, 12:03

Gurpide Larrabetzuko elkarteak Barazki Tailerra antolatu du urriaren 7rako. Tailerra Idoia Larrañaga nutrizionistak emango du. Parte-hartzaileak herriko ortu bateraino hurbilduko dira eta han sasoiko produktuak eta haien ezaugarriak ezagutzeko aukera edukiko dute. Era berean, produktuok sukaldatzeko moduak ezagutuko dituzte eta prestatutakoa dastatuko dute. Bestetik, Bertoko Produktuen Azoka egingo dute urriaren 20an.