Amenabar, laugarrena Mungiako kanporaketan

Aikor aldizkaria 2012ko urr. 29a, 11:08

Zapatuan Bizkaiko Bertsolarien Txapelketaren hirugarren kanporaketa egin zen Mungian eta Malen Amenabar larrabetzuarra bertan aritu zen. Malenek 370.5 puntu lortu zuen eta laugarrena lotu zen. Larrabetzuarrak, beraz, ez du finalaurrekoetarako txartela eskuratu eta puntuazioaren zain egon beharko da. Beste alde batetik, aipatu beharra dago Etxahun Lekuek ere parte hartuko duela txapelketan. Lekue finalista izan zen 2010eko txapelketan eta zuzenean pasatu da finalaurrekoetara. Saioa azaroaren 25ean, 17:30ean, izango da Durangoko Landako gunean.