Herriko elkarteek ekitaldi-sorta zabala antolatu dute Euskararen Nazioarteko Egunaren haritik. Azaroaren 29an, arratsaldeko 7etan, solasaldia edukiko dute Anguleri kultur etxean. Saioari izen hau ipini diote: Larrabetzuko euskararen ibaian, izan zaitez ur, lagun! Azaroaren 30ean, rap, reggae eta hip-hop kontzertuak eskainiko dira Hori bai gaztetxean. Kontzertuak iluntzeko 8etan hasiko da. Abenduaren 1ean, ekimen hauek egingo dira eskolako jantokian, arratsaldeko 6etatik aurrera: Larrabetzuko esaera eta berben txapelketa, Gure ametsak umeentzako txotxongiloen ikuskizuna eta Gaztelumendi abesbatzaren emanaldia. Azkenik, abenduaren 3tik 6ra bitartean, Euskal Herria-Kuba erakusketa izango da Anguleri kultur etxean.