Atzo bigarren finalaurrekoa egin zen Durangoko Landako gunean, Bizkaiko Bertsolarien Txapelketaren haritik. Etxahun Lekue larrabetzuarrak irabazi zuen hura eta zuzenean lortu zuen finalerako txartela. Lekuek alde estua atera zien bigarren eta hirugarren postuan lotu zirenei. Hala, larrabetzuarrak 563.5 puntu eskuratu zituen; Igor Elortzak, 561,5 puntu; eta Fredi Paiak, 561 puntu. Bizkaiko Bertsolarien Txapelketaren finala abenduaren 15ean, 17:30ean, izango da Bilboko Miribilla kirol jauregian. Hirugarren eta azken finalaurrekoa abenduaren 2an egingo da Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan. Han Miren Amunizar, Peio Ormazabal, Beñat Ugartetxea, Iratxe Ibarra, Ibon Ajuria eta Joseba Artza arituko dira.