Zapatuan, Bizkaiko Bertsolarien Txapelketaren finala izen zen, Miribilla Bilboko kirol jauregian. Aretoan 4.000 lagunetik gora batu ziren. Arkaitz Estiballesek (899 puntu) bigarren aldiz jantzi du txapela, buruz burukoa Igor Elortzarekin (896 puntu) jokatu ostean. Haiekin batera bertsolari hauek ibili ziren finalean: Fredi Paia (506.6 puntu), Jone Uria (500 puntu), Onintza Enbeitia (494.5 puntu), Miren Amuriza (490.5 puntu), Iratxe Ibarra (485.5 puntu) eta Etxahun Lekue larrabetzuarra (474 puntu).