Aurkezpenak, Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2013ko ots. 22a, 15:37

Gaur Kukubel aisialdi talde berria aurkeztuko da Larrabetzun. Ekitaldia arratsaldeko 7:30ean izango da Anguleri kultur etxean eta haren ostean txokolatada eskainiko da. Bestalde, Joseba Irazokik Oso banda diskoa aurkeztuko du bihar Hori bai gaztetxean. Balerdi Balerdi taldekoek ere Hegoko lautadaren ertzetik diskoaren kantuak ere joko dituzte bertan. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira eta soldatadunek sei euro ordaindu beharko dute; eta soldatarik ez dutenek, hiru euro.