Datorren astean aurkezpen bi izango dira Anguleri Larrabetzuko kultur etxean. Hala, martxoaren 13an, arratsaldeko 7:30ean, Eduardo Urturik hitzaldia eskainiko du eta bertan GoiEner kooperatiba emango du ezagutzera. Hura energia berriztagarrien sorkuntza eta erosleen kooperatiba da eta udaberrian jarriko da martxan. Bestetik, martxoaren 14an, 19:00etan, Esnetik kooperatiba aurkeztuko da. Esnetik irabazi asmorik gabeko esnekien ekoizpen eta kontsumorako kooperatiba misto bat da.