Garmintxaren aldeko martxa

Aikor aldizkaria 2013ko mar. 26a, 08:56

Garmitxa elkartea “Garmitxaren martxa – Larrabetzutik oinez” ekintza antolatu du apirilaren 28rako. Izena ematea egun horretan bertan egin beharko da plazan, goizeko 10etatik 11tara. Hamabi urtera arteko umeek euro bi ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek hiru euro. Parte-hartzaileek elkartearen gaineko informazioa eta txarteltxo bana jasoko dute izena ematerakoan. Txarteltxoaren truke pintxo bat lortu daiteke ibilaldia bukatzen denean. Elkarteak ez du ibilaldia zehaztuta eduki martxoko alea itxi orduko. Hala ere, aipatu diguten bezala, ordu bi inguruko iraupena izango du eta plazan amaituko da. Bertan txosna bat eta informazio gune bat ipiniko dituzte. Elkartearen produktuak ere jarriko dituzte salgai. Bestalde, eskolako gurasoen elkarteak ere ibilaldi bat antolatu du egun horretarako. Ekintza biek bat egingo dute.