Bertsozale elkartetik jakinarazi duten bezala, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 16. edizioa irailaren 29an Villabonan hasi, eta abenduaren 15ean amaituko da BECen. Azken edizioak bezala, aurtengoak 14 saio edukiko ditu. Txapelketan 43 bertsolarik hartuko dute parte eta haien artean, Etxahun Lekue larrabetzuarra izango da.