Larrabetzu 1937

Aikor aldizkaria 2013ko maiatzaren 27a

Ekainean, 76 urte beteko dira tropa faxistek Burdinazko Gerrikoa apurtu zutela, eta Larrabetzun ekitaldi sorta zabala antolatu dute urteurrenaren haritik. Ekainaren 17tik 23ra bitartean, gerrako argazkiak ipiniko dira ikusgai Anguleri kutura-etxean. Ekainaren 21ean, asturiar gudarostearen gaineko dokumentala eta hitzaldia eskainiko dira arrastiko 7etatik aurrera kultura-etxean. Bestalde, Udalbatzak instituzio-adierazpena onartuko du ekainaren 22an, eta haren ostean, eguerdiko 12etan, omenaldia egingo diete Bolunburun lurperatu-tako milizianoei. Arrastiko 3etan bazkaria izango da eskolan. Azkenik, hu-rrengo egunean bisita gidatua egingo da herrian dauden gerrako aztarnetatik. Ekintza goizeko 11:30ean hasiko da.