Gazte Eguna

Aikor aldizkaria 2013ko uzt. 24a, 10:18

Hori Bai Larrabetzuko gaztetxeak Gazte Eguna antolatu du abuztuaren 3rako. Goiza trikitilariek girotuko dute eta, horrezaz gainera, eskalada egingo da. Bes-teak beste, kantaldia, olinpiadak eta kalejira egongo dira bazkariaren ostean. Kontzertuak Iheskide, Governors eta Itziarren semeak taldeek emango dute. Era berean, dj-ek musika ipiniko dute gau osoan zehar gaztetxean.