Hondakin organikoak biltzeko Austriako eredua aztergai Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2013ko uzt. 24a, 10:39

Irailaren 26an, 19:30ean, hitzaldi bat emango da Larrabetzuko Anguleri Kultura Etxean, eta bertan azalduko da nolako sistema erabiltzen den Austrian honda-kin organikoak biltzeko eta tratatzeko. Hitzaldia Ramón Planak emango du, hondakinen tratamendu biologikoan aditua denak. Ekitaldi hori Larrabetzuko Udalak antolatu du eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du. Austriako eredua honetan datza: herritarrek etxeko hondakinak bereizten di-tuzte eta baserritarrek hondakinak bildu eta konpostatzen dituzte, beren lurre-tan ongarritzat erabiltzeko. Udalak bilketa-lana ordaintzen die baserritarrei. Larrabetzun esperientzia pilotua egingo da eta bertan 30 familiak hartuko dute parte. Izena emateko epea irailean zabalduko da.