Azaroaren 16an, Luchando contra lo desconocido dokumentala aurrestreinatuko da Barakaldoko Paules ikastetxean. Film horretan Garikoitzen historia batu da. Garikoitz Larrabetzuko ume bat da eta ezin du elikagairik hartu, elikagaiek eragin suntsitzaileak dituztelako bere organismoan. Hau da, erabateko elikagai-intolerantzia du.
Ana Palou, Lucía Pascual, Isabel Grábalos eta Angélica Fontes de Albornoz Nafarroako Unibertsitateko ikus-entzunezko ikasleak dira, eta Garikoitzen eta bere familiaren egunerokoa jaso dute dokumentalean.
Lana arratsaldeko 6:30ean izango da ikastetxearen areto nagusian. Ekitaldia Iratxe Celis kazetariak aurkeztuko du eta bertan Barakaldoko Orfeoiak ere hartuko du parte. Sarrerek lau euro balioko dute eta Anguleri Larrabetzuko kultur etxean ipiniko dira salgai. Gainera, ekitaldira joan ezin duenak 0 ilaran eserleku bat hartzeko aukera edukiko du. Dohaina kontu korronte hauetariko baten sartu ahalko du: 2095 0046 30 9112034192 (BBK) eta 2100 6471 78 2100026441 (La Caixa). Informazio gehiagorako: Facebook eta garmitxa@gmail.com.