Ekitaldiak, Hori Bain

Aikor aldizkaria 2014ko urt. 27a, 14:14

Hori Bai Larrabetzuko gaztetxeko kideek zenbait ekitaldi antolatu dituzte otsai-lerako. Otsailaren 2an, domekaz, Ping-pong txapelketa egingo da bertan. Lehe-nengo partidak 12:30ean jokatuko dira, eta finalerdia eta finala, 17:30ean. Izena emateko, euro bat ordaindu behar da. Beste alde batetik, otsailaren 7an, barikuz Larrabetzu Eskura aplikazioa aurkeztuko da 19:00etan, eta gauean kontzertuak egongo dira. Egurra ta Kitto eta Kruders taldeak igoko dira eszenatokira 22:00etatik aurrera. Sarrerak bost eurotan salduko dira, baina langabeek hiru euro baino ez dute ordaindu beharko. Azkenik, kontzertuak ere antolatu dituzte otsailaren 23rako. Arrutiko Intxau-rrak eta Mor More taldeek joko dute egun horretan. Kontzertuak 18:30ean hasiko dira.