Atzo 165 lagun bildu ziren Larrabetzun, Oier Beldarrain larrabetzuarra eta Gasteizko kanpusean atxilotutako beste bost gazte askatzeko eskatzeko. Jakinarazi denez, atzo ikasle presoen aldeko manifestazioa egin zuten unibertsitatean eta haren ostean mural bat egiteari ekin zioten. Murala margotzen zeudela campuseko segurtasun-indarra azaldu zen eta aldi berean kalez jantzitako poliziek handik zegoen ikasle bata txilotu zuten. Lurrean izan zuten eta gainontzeko ikasleak lurrean eseri ziren gazteari haien elkartasuna adierazteko. Ertzainak ailegatu ziren eta kolpeka hasi ziren ikasleen kontra. Sei lagun atxilotu zituzten eta, ikasle abertzaletik esan denez, gaur goizean pasatuko dira epailearen aurretik.