Garmitxarekin bat

Aikor aldizkaria 2014ko mar. 25a, 09:47

Txinpasmendi Larrabetzuko guraso elkarteak eta Garmitxa elkarteak Garmitxa-rekin Bat Larrabetzun ekintza antolatu dute apirilaren 4tik 6ra bitarteko egune-tarako. Apirilaren 4an, 19:00etan, Izar eta Zenaida: indar magikoa antzez-lana taularatuko da eskolako jantokian; 4 urtetik 11ra bitarteko umeentzako lana da. Hurrengo egunean, Luchando contra lo desconocido dokumentala emango da; hura ere eskolako jantokian izango da 18:30ean, eta Gaztelumendi abesbatzak hartuko du parte bertan; nagusientzako dokumentala da eta ludo-teka egongo da umeentzat. Azkenik, apirilaren 6an Garmitxa elkartearen aldeko martxa egingo da bigarren aldiz. Izena egun horretan bertan eman behar da, plazan, 10:00etatik 11:00ak arte. Hamabi urtera artekoek euro bi ordainduko dute; hiru euro, beste guztiek. Elkarteari buruzko informazioa duen txarteltxo bana emango zaie parte-hartzaileei, eta ibilaldia amaitzen denean pintxo bat hartzeko erabili ahal izango dute. Martxari 11:00etan emango zaio hasiera, eta ordu bi inguru iraungo du. Plazan, txosna bat ipiniko da eta informazio eta salmenta gune bat ere egongo da. Batutako dirua elikagaiei erabateko intolerantzia dieten umeen gaixotasuna ikertzeko erabiliko da.