Ikurrinaren aldeko Eguna

Aikor aldizkaria 2014ko api. 29a, 11:18

Maiatzaren 3an egingo da Larrabetzun eta egun osoan zehar ekitaldi-sorta zabala egongo da bertan. Hala, goizeko 11etan herriko plazan batu eta Bizkargi mendira igoko dira, ikurrinak daramatzatela. Ikurrinak salgai ipiniko dira eta umeentzako jolasak egongo dira, Kukubel taldearen eskutik. Eguerdiko ordu batean udalbatza izango da eta han ikurrinaren aldeko, eta espainiar banderaren inposizioaren aurkako adierazpena irakurriko da. Era berean, plaka bat jarriko da udaletxeko horman, eta, ostean, dantza eskolakoek ikurrinaren omenez egingo dute dantza. Xabier Amuriza eta Jon Maia bertsolariek “Balkotik balkoira bertsotan” ekitaldian hartuko dute parte. Horri eguerdiko 1:45ean emango zaio hasiera. Eguerdiko 2:30ean kopaua eskainiko da. Arratsaldeko 17:30erako futbol-partida antolatu da, eta arratsaldeko 7:30ean kalejiran aterako dira ikurrinarekin herrian zehar.