Arrate eta Malen larrabetzuarrak, Uribe Butroeko kanporaketan

Aikor aldizkaria 2014ko apirilaren 30a

Maiatzaren 2an, barikuan, eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren haritik, Uribe Butroeko bigarren kanporaketa egingo da Hori Bai Larrabetzuko gaztetxean. Saioa iluntzeko 8:30ean izango da eta bat-batean bertsolari hauek arituko dira: Aitor Esteban Etxebarria, Asier Legarreta Legarreta Galder Bilbao Martinez, Peru Vidal Gurrutxaga, eta Arrate Gaztelu Agirre eta Malen Amenabar Larrañaga larrabetzuarrak. Animo neskak! Bestalde, Uribe Butroeko finala maiatzaren 11n, 17:30ean, egingo da Parke Teknologikoko aretoan (Barku eraikina).