Giro aparta, Lasterbidean lasterketan

Aikor aldizkaria 2014ko mai. 22a, 10:42

Jendetza handia batu zen martxoaren 18an Larrabetzun, Lasterbidean nazio elkartasun lasterketan parte hartzera. Ekimenak euskal errepresaliatu politikoen eta beren senideen eskubideak aldarrikatzea du helburu eta bigarren aldiz egin da aurten. Eguraldia lagun, giro itzela izan zen Larrabetzun egun osoan, eta Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako lagunak hurbildu ziren hara. Ibilbide bi atondu ziren: bata, 3,2 kilometrokoa; eta bestea, 7,6 kilometrokoa. Ibilbide laburrean 300 lagun aritu ziren, eta luzean, ia 800 lagun. Sailkapenak eta bideoak www.lasterbidean.com/2014/sailkapena.html webgunean ipini dituzte ikusgai. Lasterketaz gainera, beste ekintza batzuk antolatu ziren, hala nola herri bazkaria, herri kirolak eta kontzertuak. Antolatzaileak zein korrikalariak pozik azaldu ziren lehiaketak izandako erantzunarekin eta parte-hartzearekin.