Literaturia, asteburu honetan Zarautzen

Aikor aldizkaria 2014ko maiatzaren 28a

Aurrekoan esan bezala, Literaturia euskara hutsezko literaturaren azoka Larrabetzun bost urtean egin ostean, haren antolatzaileek aurten Zarautzera eramatea erabaki dute, hainbat arrazoi tartean: Zarautzek azpiegitura egokiagoak ditu ekitaldiak antolatzeko, garraio aldetik lotura hobeak ditu eta Euskal Herri osoko edozein zalerentzat eskura dago; eta hango erakunde publikoek babes handiagoa eman ahal diote ekintzari, batzuk aipatzearren. Literaturia maiatzaren 28tik ekainaren 1era egingo dute eta egitarau hau antolatu dute: Maiatzaren 28an Herri 1, 11 irakurle eta literatura Torre Luzea parkean Maiatzaren 29an Harri eta Herrik 50 urte Karmelo Landa eta Saroi Jauregi 19:00etan, Yubionean ( San Pelaio auzoa) Maiatzaren 30ean Literatourra, Bada teatroa 18:30ean Musika plazan Etxepare Rap, Imanol Epelde 77, Bide Ertzean 19:00etan Modelon Petti idazleen kantari 23:00etan Barleyn Maiatzaren 31an LIBURU AZOKA: Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00etara Zigordia plazan 4 liburu, 4 idazle, 11 irakurle 11:00-12:00 Musika plazan 2014ko liburu berrien aurkezpen solasaldiak 12:00-14:00 Garoa liburudendan Inpromatxa 13:00 Putzuzulo gaztetxean Zarauzko idazleen irakurraldia 17:30 Zigordia kalean Haurrentzako ipuinak. Iñaki Zubeldia 17:30ean Sortaldean Xabier Montoiaren mundu miresgarria 19:30 Marina Txikin Gabrielen Lekua sentikaria 22:00 Modelon Ekainaren 1ean 2014ko liburu berrien aurkezpen solasaldiak 11:00-13:00 Sortaldean Hodeien Adorea. Yoseba Peña, Felix Zubia eta Iñigo Mancisidor Mantxi. 13:30 Marina Txikin Urak ttiki dire, Gilkitxaro antzerki taldea 17:30 Sortaldean Poesia errezitaldi kolektiboa 18:30 Sortaldean literatura eskola, paperezko lagunak, 111 akademia, EHAZE, Putzuzulo gaztetxea, Garoa liburudenda, Marina txiki, Barley, Zarautzeko udala Iruditeria: zugazart (Unai Iturriaga Artaza-zugaza)