Euskara gehiago erabiltzeko plana, Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2014ko urr. 17a, 11:30
Larrabetzuko Udalak aholkularitza enpresa bat kontratatu du, herrian euskararen egoera zein den azter dezan eta datozen bi-hiru urteetarako jardunbideak aurkez ditzan. Azaldutakoaren arabera, euskararen ezagutza eta erabilera nabarmen jaitsi da Larrabetzun azken urteotan. Egoeraz kezkatuta, hango eragile batzuk batu ziren udaberrian, euskararen erabilera areagotzea helburu zutela. Eragileak hauek izan ziren: Udala, eskola, Txinpasmendi guraso elkartea eta Arrekikili euskara elkartea. Aholkularitza enpresa dagoeneko hasi da lanean eta espero da abendurako diagnosia aurkeztu eta aholkuak ematea. Datu orokorrak batzeaz gainera, herriko elkarteetako kideak eta herritarrak elkarrizketatuko dituzte informazio hurbilaren eske. Era berean, galdetegi txiki bat utzi dute hainbat lekutan, Kultur Etxean eta Udaletxean eta nahi duenak hura bete ahal du. Bestalde, hiru bide ipini dituzte herritarren eskura beren proposamenak egin ditzaten: Anguleri kultur etxetik pasatzea, 16:00etatik 20:00etara; larrabetzu.euskaraz@gmail.com helbide elektronikoa; eta 662 30 37 56 telefono zenbakia. “Oso inportantea da guztion partaidetza, horregatik herritar guztiak animatu nahi ditugu azterketan parte hartzea”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).