Atzo Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa egin zen Mallabiko frontoian. Bertan Malen Amenabar Larrañaga larrabetzuarra aritu zen bertsolari hauekin batera: Arrate Illaro Etxebarria, Eneko Arrate Sololuze, Gorka Ostolaza Ikaran, Nerea Ibarzabal Salegi eta Peru Vidal Gurrutxaga.
Ariketa guztiak egin ostean, Gorka Ostolaza Ikaranek lortu du puntu gehien batzea, 379,5 puntu. Horrela, finalaurrekoetarako txartela lortu du markina-xemeindarrak, eta azaroaren 30ean Urdulizen kantatuko du. Beste bertsolariak puntuazioen zain geratuko dira.
Bestalde, aurreko hiru kanporaketen irabazleak Beñat Ugartetxeam Oihana Bartra eta Eneko Abasolo izan dira.