Etxahun Lekue, finalera

Aikor aldizkaria 2014ko abe. 1a, 10:45

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa atzo izan zen Urdulizen eta Larrabetzuko Etxahun Lekue Etxebarriak hura irabazi zuen. Lekuerekin batera, bertsolari hauek aritu ziren bat-batean: Beñat Ugartetxea Ostolaza, Gorka Ostolaza Ikaran, Julen Erezuma Arzanegi, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa. Ariketa guztiak egin ostean, Lekuek lortu zuen puntu gehien batzea, 515 puntu hain zuzen ere. Larrabetzukoak Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean kantatuko du abenduaren 20an, 17:30ean, Bilbao Arenan (Miribilla). Informazio gehiago, www.bertsozale.eus/bizkaikotxapelketa webgunean.