Endika Pérez larrabetzuarraren kontrako akusazioa kendu du Fiskaltzak

Aikor aldizkaria 2014ko abe. 17a, 10:02

Auzitegi Nazionaleko fiskalak Segiren auzian epaitzen ari diren 28 gazteetatik 12ri kendu zizkien karguak atzo. Absolbitu diren gazteen artean, Endika Pérez larrabetzuarra dago. Fiskaltzak Segi erakundearen kide izatea leporatu zien gazteei eta haientzat sei urteko espetxe zigorra eskatu zuen. Epaiketan agerian utzi zen leporatzeak inkomunikazio aldian egindako adierazpenetan oinarritzen direla.