Auto klasikoak, Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2014ko abe. 17a, 10:23

Argazkia: Atharratz Garcia

Ekitaldiak Larrabetzu Motor Racing elkarteak antolatu zuen abenduaren 13an. Herrian 40 auto inguru batu ziren, aurreko edizioetan baino gutxiago. Izan ere, antolakuntzatik azaldu diguten bezala, kontzentrazioa domekan egin dute aurreko urteetan, baina aurten zapatura aldatu behar izan dute hitzordua, herrian beste ekitaldi bat egon delako, eta horrek eragina eduki du. Nolanahi ere, Larrabetzuko kontzentrazioa erreferente bat da eta bertan oso giro ederra egon zen. Ekitaldian batzen diren autoak klasikoak dira, hau da, 25 urte baino gehiago dituzte, baina badaude batzuk gazteagoak direnak, 20 urte inguru dituztenak.