Fredi Paia 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapeldun

Aikor aldizkaria 2014ko abe. 22a, 12:03
Bilbao Arena bete-bete egin zen zapatu arratsaldean, #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean. Azken urteetako finalik jendetsuena izan zen, aretoan 4.350 lagun elkartu baitziren. Zortzikoteak bere behar puntuagarria amaitu ostean, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia pasatu ziren buruz-burukora. Azkenean, Fredi Paiak jantzi zuen txapela, Kristina Mardaras Sedrunen eskutik. Etxahun Lekue larrabetzuarra hirugarrena izan zen. Sailkapena hala lotu zen: • Fredi Paia Ruiz 901 • Arkaitz Estiballes Ormaetxea 874.5 • Etxahun Lekue Etxebarria 512 • Oihana Bartra Arenas 482.5 • Jone Uria Albizuri 482 • Onintza Enbeita Maguregi 479 • Iratxe Ibarra Foruria 478.5 • Xabat Galletebeitia Abaroa 452 Gai emaile beharretan Zuriñe Iarritu Azpitarte eta Maite Berriozabal Berrizbeitia ibili ziren. Epaimahaia hurrengoek osatu zuten: Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jon Jaio Aiartzaguena, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea eta Mirari Azula Aurrekoetxea; idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu zen Bertsolari gazteenaren saria Jone Uria Albizurentzako izan zen.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).