Obama eta artzain larrabetzuarra

Aikor aldizkaria 2015ko urt. 26a, 13:36

Pasadizo bitxia ailegatu zaigu Estatu Batuetatik. Barack Obama hango presidenteak eta Dave Bieter Boiseko alkateak Air Force One hegazkinean egin zuten bidaia Idahora. Izan ere, Obama hitzaldi bat ematekoa zen bertan, erdiko klasearen gaur egungo egoera ekonomikoari buruz. Hegaldian, Bieterrek aititaren historia kontatu zion Obamari. Aitita Larrabetzukoa zen eta artzain joan zen Idahora bizitza ateratzera. Boiseko alkatearen esanetan, Obamak interes handia agertu zuen artzain larrabetzuarraren historiarekiko eta euskal gaiekiko. Horrela, bada, Obamak artzainaren historia hartu zuen abiapuntutzat, hitzaldiari hasiera emateko.