Olarreta Larrabetzuko Pilota Eskolako neska-mutilak frontoian arituko dira asteburu honetan. Bihar, martxoaren 7an, Eskola arteko Eskupilota Txapelketako bost partida jokatuko dira, benjamin eta kimu mailetan. Partidak 17:00etan hasiko dira. Bestalde, domekan, martxoaren 8an, Paleta Txapelketako partidak jokatuko dira eta kasu honetan ere bost partida izango dira. Larrabetzuko neskak Mallabiko pilota eskolako neskekin aurka arituko dira goizeko 11etatik aurrera. Olarreta pilota eskolaren zuzendaritza guztiz berritu da eta bai zapatuko partidak, bai domekakoak aprobetxatuko dituzte, hura jendaurrean aurkezteko.
Bestalde, senior mailan ere jokatuko dira partidak gaur eta bihar. Gaur, iluntzeko 8etatik aurrera, Olarretako neskak Anaitasun klubeko pilotariaren aurka arituko dira paleta modalitatean; eta bihar mutilak, Artepe klubeko pilotarien kontra eta goizeko 11etatik aurrera.