Hamalaugarren aldiz ospatu zen martxoaren 22an, Larrabetzun. Azokan, Larrabetzuko eta inguruko herrietako txakolina izan zen nagusi, eta gainera, omenaldia egin zioten Ciriaco Dañobeitiari. Larrabetzuarrak bizitza osoa eman du mahats artean eta azoketara orain dela 40 urte inguru hasi zen joaten; azoketako beteranoa da, beraz. Txakolinaz gainera, baserritarren hainbat produktu ipini ziren salgai, eta Korrikak eta Gure esku dago ekimenak ere beren lekua eduki zuten bertan. Jendetza batu zen plazan; giro ona, goiz osoan zehar.