“Garmitxaren martxa – Larrabetzutik oinez” ekintza hirugarren aldiz egingo da apirilaren 19an. Ibilaldia plazan hasiko da eta plazan ere amaituko da. Izen ematea egun berean egin beharko da, goizeko 10etatik aurrera. Nagusiek hiru euro ordaindu beharko dute; eta umeek, bi euro. Amaieran pintxo bat emango da inskripzio bakoitzaren truke.
Garmitxa elkartearen aldeko martxa Txinpasmendi guraso elkarteak eta Garmitxa elkarteak antolatu dute, eta egun horretan batzen den dirua alergia gastrointestinal anitzak dituzten umeen gaixotasuna ikertzera bideratuko da.