Nahaste literarioak

Aikor aldizkaria 2015ko api. 30a, 09:14

Ekitaldia Larrabetzun egin zuten Liburuaren Egunaren haritik. Sirocco tabernan, zenbait lagun batu ziren. Hiru ipuin aukeratu eta sei lagunek ipuinon zati bat irakurri zuten. Dramatizazio apur bat ere egin zuten eta piano-jole baten laguntza eduki zuten horretarako, zeinak performance-ari bere musika-ukitua eman baitzion. Misterioa eta barrea uztartzen zituen giroa lortu zuten.