Hala adierazi dute OAD (Opinionated About Dining) gidaliburuan, zeina munduko prestigiotsuenetariko bat baita. Eneko Atxaren jatetxeak 18 postu igo ditu gidaliburuaren rankinean eta lehenengo postua eskuratu du aurten. Gastronomian adituak diren lagunek rankinean dauden herrialdeetatik egiten dituzte bidaiak, kontinenteko jatetxerik onenak topatzeko eta horien zerrenda egiteko. Zerrenda 100 jatetxek osatzen dute.
Atxa aitzindaria da gaur egungo euskal sukaldaritzan. Larrabetzuko jatetxeak hiru Michelin izar ditu.