Bihar, Larrabetzufest-era!

Aikor aldizkaria 2015ko eka. 5a, 09:28

Larrabetzufest jaialdiaren beste edizio bat egingo dute bihar Larrabetzun. Garagardoa egunaren protagonista izango da, eta gaueko 9etatik 11ra arte, hura merkeago dastatzeko aukera egongo da. Kontzertuak ere egongo dira. Hori Bai gaztetxeko eszenatokira Artxoak eta Kartzarot taldeak igoko dira gaueko 10etatik aurrera.