Asturiar milizianoei eta Solabarriari omenaldia, Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2015eko ekainaren 29a

a: Larrabetzutik.org

Aurreko urteetan bezala, atzo omenaldia egin zieten Gerra Zibilean Larrabetzun hil zituzten asturiar milizianoei. Joan den astean Periko Solabarria ezker abertzaleko militantea zendu zen eta ekitaldia aprobetxatu zuten berari ere omenaldia egiteko. Goizeko ekitaldiaren ostean, bazkaria eta kantaldi bat egon ziren.