Perotá Chingó Argentinako taldeak kantaldia eskainiko du uztailaren 23an, eguenean, Hori Bai gaztetxean. Planeta osoko erritmoak uztartzen dituen taldea da. Hori Lola Aguirrek eta Julia Ortizek sortu zuten 2011. urtean, Uruguayko kostaldea auto-stop eginez eta abestuz ezagutzeko asmoa zutela. Martin Dacostak eta Diego Cotelok hurrengo urtean egin zuten bat proiektuarekin, eta birari ekin zioten Latinoamerikatik. Bigarren aldia da Europara datozena.
D´capricho Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpen proiektua da. Habanako emakumeek musika eta ahotsa ipini diete idazle kubatarren testuei, baita euskal idazle batzuen lanei ere; Miren Agur Meaberen poemei, tartean. Son en sus poemas diskoa aurkezten dabiltza Euskal Herrian, eta Larrabetzun uztailaren 26an, domekan, egongo dira. Emanaldia 20:00etan izango da Irusta tabernan.Yaima Orozko abeslari kubatarrak eta Alfred Artigas Kataluniako musikariak ere musika saioa eskainiko dute egun horretan, Irusta tabernan. Azkenik, Petti konpositore nafarra uztailaren 29an, eguaztenean, izango da Loroño auzoan, 20.30ean.