Jakoba Errekondoren liburuaren aurkezpena, gaur Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2015ko urr. 6a, 08:53

Testua: Gurpide

Larrabetzun urria nekazaritzagaz lotutako hilabetea izan ohi danez, hilaren 6rako ekitaldi berezia antolatu nahi izan dau Gurpide elkarteak, Jakoba Errekondo irrati esatari famatuaren liburu aurkezpena lotuz. Errekondo aditua da ortugintzan eta lorezaintzan, eredu ekologikoari jagokonez bereziki. Hortaz, urriaren 6an beragaz aurrez aurre solastatzeko aukera aparta izango da, Angulerin arratsaldeko 7tatik aurrera.