Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Amalur ikuskizuna eskainiko dute abenduaren 22an, 18:00etan, Larrabetzuko frontoian. Sarrerak azaroaren 9tik aurrera erosi ahalko dira Anguleri kultur etxean eta frontoian bertan. Sarrera bakoitzak zazpi euro balio izango du.
Ekintza Txinpasmendi gurasoen elkarteak antolatu du, Larrabetzuko Udalaren laguntzarekin. Frontoia ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago zabalduko da. Informazio gehiagorako: txinpasmendi.ge@gmail.com eta 94 455 82 71.