Euskal Herriko Emakumeen Pilotarien I. Topaketa

Aikor aldizkaria 2015ko aza. 23a, 09:48

Argazkiak: Idoia Andrés

Zapatuan jokatu zen Larrabetzun, Txokoan hango emakume pilotarien elkarteak antolatuta. Partidak Bizkaiko, Nafarroako, Gipuzkoako, Arabako eta Errioxako pilotariek jokatu zituzten, eta Kataluniako pilotariak ere gonbidatu zituzten topaketan parte hartzera. Jendetza batu zen frontoian eta oso giro polita egon zen. Bizkaitarrak nagusitu ziren.