Mungia/Larrabetzuko bertso eskolak parte hartuko du Bertsotruk egitasmoan

Aikor aldizkaria 2015eko azaroaren 24a

Euskal Herriko Helduen Bertso Eskolen Batzordeak Bertsotruk egitasmoa ipini du abian, helduen bertso eskolen arteko harremanak sustatzeko asmoz. Bertan 26 bertso-eskolek eman dute izena eta haien artean Mungia eta Larrabetzuko lagunek osatutakoa dago. Bertso-eskola horien artean multzoak osatu dira, guztira 9 multzo. Bertso-eskola bakoitzak bere multzoko beste biak hartuko ditu etxean, eta beste bi herrietako bertso-eskolek antolatutako ekitaldietara joango da. Emanaldia edozein motatakoa izan daiteke: bertso-saio formala, bertso-bazkaria, bertso-antzerkia, bertso-jolasen bat... Mungia/Larrabetzukoak Oñati eta Sakanako eskolakoen lagunekin daude multzo berean. Bertsotruk egitasmoa azarotik maiatzaren bitartean izango da.