BH Karraderan lasterketaren ibilbidea ezagutzeko irteera

Aikor aldizkaria 2016ko ots. 2a, 09:39

Mendi lasterketa hirugarren aldiz egingo da martxoaren 12an, Larrabetzun, eta antolatzaileek hitzordua ipini dute haren ibilbidea ezagutzeko: otsailaren 7an (domekan), 9:00etan, herriko plazan. Irteeran, lasterketan arituko diren korrikalariek zein prestatze-lanetan ibiliko diren lagunek har dezakete parte, baita Larrabetzu hobeto ezagutu nahi duen edozein herritarrak ere. Bestalde, izena ematea ere zabalik dago karraderan.org webgunean.