Lekue, eskualdeko txapelduna

Aikor aldizkaria 2016ko otsailaren 9a

a: bertsozale.eus

Uribe Butroeko txapelketa Larrabetzuko Itallen bertso eskolak eta Mungiako Taket bertso eskolak antolatu zuten zapatuan, Mungian eta Inauteri giroan. Goizean, hiru kanporaketa jokatu zituzten hiru tabernatan eta bazkaldu ondoren, saio nagusia. Buruz burukora Etxahun Lekue eta Miren Ibarluzea ailegatu ziren eta txapela larrabetzuarrak jantzi zuen.