Ekitaldia Mirentxin gidariak taldeak antolatu du. “Azken bidaia izan dadila” lelopean, euskal presoen sakabanaketarekin amaitu behar dela aldarrikatzea dute helburu, eta astebururo errepideetan dauden senideak eta lagunak ikustaraztea. Era berean, salbuespen neurri horren ondorioz sortzen den elkartasuna omendu nahi dute.
Furgoneta martxa goizeko 11etan aterako da Larrabetzutik, Sasine industrialdetik. Bilbo zeharkatu ondoren, Larrabetzura itzuliko da eta bertan ekitaldi sorta zabala egongo da arratsalde osoan zehar, besteak beste, umeentzako ikuskizunak, kontzertuak eta erakustaldiak.
Mirentxin gidariak, euskal presoen senideei eta lagunei sakabanaketak eragindako distantzia eramangarriago egiteko, sortutako gidari boluntario taldea da.
Egitaraua. Maiatzak 7, zapatua
Askatasunaren enparantza
17:00: Furgoneta martxari harrera.
17:30: Umeentzako ikuskizuna.
19:00: Ekitaldi nagusia.
20:30: Kontzertuak: Ze Esatek! eta Arkada Social.
Herriko kaleetan zehar
17:00: Kale animazioa, txosnak…
Umeen gunea
17:00: Puzgarriak eta tailerrak.
Anguleri kultur etxean
17:00: Erakusketak: “Aldaharrikatuz” eta “Espetxea eta sorkuntza”.
Hori Bai gaztetxea
18:00: Kartzela kabareta: antzezlana eta poemak errezitatzea.
20:00: Djak eta bideo emanaldiak.